Kargatzen...

Araudia

Ezagutu araudia eta errespetatu ingurunea
1. Antolakuntza eta antolatzaile batzordea
Igoera Herrikoien Liga ARROLAPE KLUBA-k antolatuta dago, proba bakoitzeko antolatzaileen laguntzarekin.
Igoera Herrikoien Liga-ko antolatzaile batzordea, proba bakoitzeko arduradun bategatik eratuta egongo da.
Igoera Herrikoien Liga-ko arautegiaren aldaketa/moldaketa, eskaera orrien jasotze/balorazioa, eta klasifikazioak lantzea antolatzaile batzordearen esku dago.
Lasterketen egutegia:
Aixerrota igoera (Lumo) – Ekainak 29
Oizko igoera (Munitibar) – Uztailak 14
Legarmendi igoera (Berritxu) – Uztailak 20
Lapatza Igoera (Natxitxu) – Abuztuak 15
Santa Eufemi igoera (Aulesti) – Irailak 22
Tontorramendi igoera (Ondarru) – Irailak 28
San Migel Igoera (Ereño) – Urriak 6
Kaltzadan Gora (Elantxobe) – Abenduak 6
Datek aldaketaren bat jasan dezakete
2. Kategoriak
Lasterketa herrikoi bakoitzeko kategoria absolutua izango da "Igoera Herrikoien Ligako" Sailkaoen orokorrerako puntuagarria izango dena. Gizon eta emakumeen sailkapena egingo da.
3. Inskripzioak
Froga bakoitzak ohiko dituen bitartekoak jarriko ditu inskripzioqk burutzeko izan daiteke on-line edota izan daiteko egunean bertan burutzea. Lasterketa bakoitzeko antolatzaileek jarriko ahal izango dituzte beraien lasterketan parte hartzeko baldintzak.
Igoera Herrikoien Liga-ko lasterketa bakoitzean parte hartzeko jarritako kuota ezberdina izan daiteke.
IZENA/ABIZENA, NAN eta beharrezko datuak egoki beteta egotea beharrezkoak izango da, horrela ez bada, baliteke datuak txarto betetzen diren lasterketako puntuak klasifikazioan ez agertzea.
4. Parte hartzea
Igoera Herrikoien Liga-n parte hartzeko, ibilbidea oinez edo korrika egiteko gaitasuna duen edonork parte ahal izango du.
5. Sailkapen sistema
Igoera Herrikoien Ligako klasifikazioak banaka izango dira.
Parte-hartzaileak nahi dituen probatan parte hartuko du, eta ligaren irabazlea puntu gehien eskuratzen dituena izango da (ez dago lasterketa minimo ez maximorik).
Sailkapen orokorrean puntu berdinketa baldin badago, posturik onena duena jarriko da aurretik. Hor ere berdinketa baldin badago, lasterketa gehien egin dituena jarriko da aurretik. Hortan ere berdinketa balego, azken lasterketaren sailkapenean (nahiz eta batek ez korritu) oinarrituko da berdinketa hausteko.
Laseterketaren puntuak nola banatzen diren ikusteko egin klik hemen. Kontutan hartu behar da nesken sailkapena eta mutilena desberdinak direla.
6. Sariak eta Finisherrak
Froga bakoitzak bere sari banaketa eukiko du.
Sailkapen orokorreko podiumak sari bereziak ozanho ditu eta finisherren artean opariak banatuko ditu.
*finisherra izango da kopako froga guztiak egiten dituen korrikalaria.
7. Seguroa
Froga bakoitzak bere asegurua izango du eta Arrolape kluba ez da erantzule egingo.
8. Antolakuntzaren bete beharrak
Lasterketa bakoitzaren antolatzaileak IGOERA HERRIKOIEN LIGAKO logoa jartzera behartuta dago ateratzen dituen kartel/opari/idatzietan…eta web orrian jasotako dokumentuetan. Lasterketa bakoitzean araudi hau errespetatzea