Kargatzen...
  • Lapatzako igoera
    ABUZTUAK 15
    LAPATZAKO IGOERA
    NATXITXU
     
  • SANTA EUFEMI IGOERA
    IRAILAK 24
    SANTA EUFEMIKO IGOERA
    AULESTI
     
  • SAN MIGEL IGOERA
    URRIAK 1
    SAN MIGEL IGOERA
    EREÑO
     
  • AIXERROTA IGOERA
    AZAROAK 11
    AIXERROTA IGOERA
    GERNIKA
     
  • KALTZADAN GORA
    ABENDUAK 6
    KALTZADAN GORA
    ELANTXOBE
     

IGOERA HERRIKOIAK

Igoera herrikoien liga hau 5 hilabetetan zehar (Abuztutik Abendura, biak barne) ospatzen den lasterketa laburren liga bat da. Aurten, 2023. urtean, 5 probaz osaturik egongo da: Lapatzako igoera (Natxitxu), Santa Eufemi (Aulesti), San Migel (Ereño), Aixerrota (Gernika) eta Kaltzadan gora (Elantxobe).
Ligako sailkapen orokorrean parte hartu nahi duen edonork, probetan parte hartu beharko du (araudia atalean hobeto zehaztuta agertzen dira arau guztiak). Sailkapen orokorrean lehiatu nahi ez duten korrikalariek, proba bakoitzean sailkapen bat egongodenez, edozein lasterketetan parte hartu dezakete. Webgune honetan, Igoera herrikoien ligako proben informazio guztia aurki daiteke.

IGOERA HERRIKOIEN LIGAREN HELBURUAK

- Herrietako bolondresei, merezi duten errekonozimendua azaltzea, hauei esker, herrietako igoeren jarraipena bermatzen baita.
- Herritik sortutako eta istoriadun lasterketa hauek babestea, eta ezagutaraztea.
- Igoera herrikoien biziraupena bermatzea.
- Jai giroan kirola uztartzea, ondo pasatzeko eredu gisa.
- Nahiz eta lehia tonu baten aurkezten diren igoera herrikoiak (sailkapenak eta denborak baitaude), jai giroa eta parte hartzaileen arteko konplizitatea gailendu beharko dira ekitaldi guztian, hori baita igoera herrikoien xarma.
- Lehiakortasuna bultzatzea baino, parte-hartzea bultzatzea.
- Adin tarte zabal bati zuzenduriko proba. Kutsu herrikoia izanik, "errez" amaitzeko aukera dute parte hartzaile guztiek. Bakoitzaren erritmoaren araberako erronka litzateke igoera.
- Behar bada ibilbideak egokituko dira, umeei begira igoerak laburtuz edo bestelako formatuen proposamenekin eta txikienei ez zaie sailkapenik ezarriko, denborarik hartuko, kirol inklusiboa helburu
5
Probak
8
Kilometro
974
Metro positibo
200
Partehartzaile

5 PROBA PUNTUGARRIAK

1. proba
Lapatzako Igoera (Natxitxu)

Data: Abuztuak 15
Lasterketa: 1,9km | +174m D | etan


2. proba
Santa Eufemi Igoera (Aulesti)

Data: Irailak 24
Lasterketa: 700m | +120m D | etan

3. proba
San Migel Igoera (Ereño)

Data: Urriak 1
Lasterketa: 1,8km | +200m D | etan


4. proba
Aixerrota Igoera (Gernika)

Data: Azaroak 11
Lasterketa: 2 km | +260m D | etan


5. proba
Kaltzadan Gora (Elantxobe)

Data: Abenduak 6
Lasterketa: 1,2km | +210m D | etan